Gizartea -

Aste Santua

Gaztelugatxeko errepidetik autoen zirkulazioa debekatuko du Bakiok

Zonaldeko bizilagunek eta lursailen jabeek bakarrik erabili ahal izango dituzte motordun ibilgailuak errepide horretan, Kareagatik Urizarretako zelaietaraino.

Gaztelugatx. Argazkia: Julio Mendiak
Gaztelugatx. Argazkia: Julio Mendiak
Gaztelugatx. Argazkia: Julio Mendiak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelugatxeko kostaldeko errepidetik motordun ibilgailuak zirkulatzea debekatuko du Bakioko Udalak (Bizkaia), Aste Santutik aurrera, Udalak agiri batean jakitera eman duenez.

Udalak azaldu duenez, zonaldeko bizilagunek eta lursailen jabeek bakarrik erabili ahal izango dituzte motordun ibilgailuak errepide horretan, Kareagatik Urizarretako zelaietaraino; bien bitartean, gainerakoak “oinez edo motorrik gabeko ibilgailuetan soilik pasa ahal izango dira”.

Hiri-antolamendurako Egitasmo Orokorra egiteko partaidetza prozesuan hartutako “konpromiso” bat da, baita 2017an San Pelaion egindako bilera ezberdinetan ere.

Udalak behin-behineko bide-seinaleak jarriko ditu Eneperin eta Askadan, Aste Santuari begira. Ondoren “behin betiko neurri bat hartzeko lanean hasiko da, zonaldean bizi diren pertsonen beharrizanak asetzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bizkaia Euskadi argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Aste Santua oporrak Gaztelugatxe gaur