Gizartea -
Gertaera
Gazte bat hil da Legution, galtzadatik ibiltzen ari zela auto batek harrapatuta
Gainera, ibilgailuko gidaria zauritu egin da.
Agentziak | Erredakzioa
28 urteko emakume bat hil da larunbat honetan, Legution (Araba), auto batek harrapatuta. Gainera, ibilgailuko gidaria zauritu egin da.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra A-627ko errepidean izan da, gaueko 23:05 aldera. Eibarko noranzkoan zihoan Oper Zafira autoko gidariak galtzadan zegoen gaztea harrapatu du.
Gidariak 112 SOS Deiaki istripuaren berri eman dio, eta Ertzaintza eta Larrialdietako Zerbitzuetako langileak bertaratu dira. Halere, gaztea hil egin da, jasandako zauri larrien ondorioz.
Donostiako biktimaren gorpua Gasteizko auzitegi medikuaren zerbitzura eraman dute.
Ibilgailuko gidaria (52 urte ditu, eta gasteiztarra da) arin zauritu da, eta Santiagoko Ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du, ezbeharraren arrazoiak jakiteko.