Gizartea -

GERTAKIZUNA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilbon, Artxanda mendian

Atzo, 20:00ak aldera, inguru horretatik paseatzen ari zen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion baserri baten inguruan zegoen usainaz ohartaraziz, eta horiek aurkitu zuten hilotza.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, deskonposizio egoeran zegoen gorpu bat aurkitu zuen Ertzaintzak atzo gauean, Artxanda mendian, Bilbon.

20:00ak aldera, menditik paseatzen ari zen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion baserri baten inguruan zegoen usainaz ohartaraziz, eta horiek gizonezko baten hilotza aurkitu zuten.

Oraindik ez da biktima identifikatu.

Kontuan izan behar da, dena dela, martxoaren 26an 66 urteko bilbotar bat, Arangoiti auzokoa, desagertu zela inguru horretan. Hainbat egunez bere bila ibili ziren baina ez zen agertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Deusturen azken ordukoa Artxanda mendia gaur