Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Gasteizen oinezko bat harrapatu zuen gidariak droga kontrolean positibo eman zuen

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, kasua epailearen esku dago eta epaileak argitu beharko ditu harrapaketaren nondik norakoak.

Harrapaketa gertatu zen tokia. ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
Harrapaketa gertatu zen tokia. ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.
Harrapaketa gertatu zen tokia. ETBren bideotik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den astelehenean 77 urteko gizonezko bat hil zen autobus batek harrapatuta eta, orain jakin ahal izan denez, autobus gidariak positibo eman zuen lehen droga kontrolean. Polizia iturrien esanetan, ordea, ez du esan nahi zirkunstantzia horrek istripua eragin zuenik.

Iturri horien arabera, Udaltzaingoak kasu horietan lehen droga kontrol bat egin ohi du eta, gerora, prozedura judiziala hasten denean beste test "kuantitatibo" sakonago bat egin ohi da.

Lehen kontrol horretako emaitzak ez omen du esan nahi, iturri horien esanetan, gidaria harrapaketaren unean drogaren eraginpean zegoenik. Izan ere, drogaren arrastoak denboran irauten du giza gorputzean eta litekeena da egun batzuk lehenago kontsumitu izana.

Kontuak kontu eta polizia iturrien arabera, kasua epailearen esku dago eta epaileak argitu beharko ditu harrapaketaren nondik norakoak.

Harrapaketa goizeko bederatziak aldera gertatu zen 'olibondoaren biribilgunean', alegia, Gaztelako Atea eta Fontetxako Gaztelua kaleek bat egiten duten lekuan. 77 urteko gizonezkoa oinezkoen pasabide batetik igarotzen ari zen autobusak harrapatu zuenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Drogak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa