Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
70 urteko emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Bidarten
Baionako fiskalaren arabera, eskopeta batekin tiro egin dio. Ustezko hiltzailea ospitalera eraman dute, antza barbiturikoak hartuta.
EITB.EUS
70 urteko emakume bat hil du gaur, ustez, bere bikotekideak (80 urte ditu) Bidarten. Ustezko hiltzaileak ehizako eskopeta batekin tiro egin dio.
Emakumearen senideek Poliziari eman diote abisua eta agenteak berehala joan dira bikotearen etxebizitzara.
Hainbat orduz etxean gotortuta egon ostean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du. Ondoren ospitalera eraman dute, antza barbiturikoak hartuta.
Baionako fiskalaren arabera, eskopeta batekin tiro eginda hil du emakumea.
_______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan