Gizartea -

Kalitate ziurtagiria

Getxoko bi hondartzak eta Uribarri Ganboako beste hiruk bandera urdina lortu dute

Kalitate ziurtagiri horrek inguruaren garbitasuna eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hartzen ditu kontuan.

Ereaga hondartza. Argazkia: Aitor Villacampa
Ereaga hondartza. Argazkia: Aitor Villacampa
Ereaga hondartza. Argazkia: Aitor Villacampa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Ereaga eta Arrigunaga hondartzek eta Uribarri Ganboa urtegiko beste hiruk bandera urdinak izango dituzte aurten, gaur Ingurumen Hezkuntza eta Kontsumitzaileen Elkarteak (ADEAC) zabaldutako informazioaren arabera.

Kalitate ziurtagiri horrek inguruaren garbitasuna eta zerbitzuen kalitatea hartzen ditu kontuan.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udal gehienek ez dute 2007az geroztik ikur hori lortzeko eskaerarik egiten, bestelako ingurumen-ziurtagiriak lortzeko asmoa baitute. Zehazki, ISO 9001, ISO 14001 eta EMAS Europako ziurtagiriak dira Udalek lortu nahi dituzten ziurtagiriak.

Hirugarren urtez jarraian, Araba bandera urdinen zerrendan agertzen da. Uribarri Ganboa urtegiko hiru zonalde hauek lortu dute ikur urdina: Garaio hegoaldeak (Barrundia), Garaio iparraldeak (Burgu) eta Landa (Arrazua-Barrundia).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Araba Euskal herriko hondartzak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Arrigunaga hondartza azken ordukoa Ereaga hondartza Gorbeialdea gaur