Gizartea -

Ikasleen greba

Milaka ikasle kalean, 'La Manada'ren 'epai eskandalagarriaren aurka'

Ikasleen Sindikatuak Estatu osoko institutu eta unibertsitateetan deitutako grebak 'bortxatzaileak babesten dituen justizia matxista' salatu nahi du.

Bilboko manifestazioa. Argazkia: ETBko bideo batetik ('En Jake') hartutako irudia
Bilboko manifestazioa. ETB
Ikasleak 'La Manada'ren sententziaren kontra protestan

1:19

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasleen Sindikatuak deituta, greba dago gaur Estatu osoko institutuetan eta unibertsitateetan Nafarroako Auzitegiak 'La Manada'ko bost kideei ezarritako zigorra dela eta. Epai "eskandalagarria" da, sindikatuaren ustez, bortxaketagatik baino abusu sexualagatik zigortu dituztelako (bederatzina urteko zigorra).

Eguerdian milaka pertsonak parte hartu dute Bilbon (Arriaga plaza), Iruñean (Udaletxe plaza), Donostian (Boulevard) eta Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza) antolatutako elkarretaratzeetan.

Bizkaiko hiriburuan, kontzentrazioa manifestazio bihurtu dute eta gazteek Kale Nagusitik egin dute protesta.

 

 

Estatuko 34 hiri eta herrietan ere elkarretaratzeak zeuden deituta.

Ana Garcia sindikatuko idazkari nagusiak azaldu duenez, "bortxatzaileak babesten dituen justizia matxista" salatu nahi dute. Horren hitzetan, "gazteriak erantzun irmoa eman behar dio, eta horregatik egin dugu greba egiteko deia".

Sindikatuaren arabera, epai "aberrante eta eskandalagarri" horrek "milioika emakume eta kontzientziadun gizonen gehiengoa sumindu" ditu eta "justizia patriarkal eta matxistaren" adibidetzat jo du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Indarkeria matxista Grebak Deustuko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa Mondragon Unibertsitatea Gizartea Gasteiz Hezkuntza Sindikatuak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia