Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi emakumek haien bikotekideen mehatxuak eta erasoak jasan dituzte Bilbon
Bi erasotzaileak atxilotu egin zituzten. Erasoetako bat Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean gertatu zen; bestea, berriz, Hurtado de Amezaga kalean, taberna baten kanpoaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bilbon, haien bikotekideak mehatxatzeagatik. Biktimetako batek erasoa ere jasan ditu, Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Lehen kasua larunbat arratsaldean gertatu zen, 18:00ak aldera, Otxarkoaga auzoan. Lagun batekin eta alabarekin zegoen emakume batek etxeko komunean sartu zen, 24 urteko bikotekidearekin eztabaidatu ostean. Labanaz mehatxu egin zion gizonak.
Biktimaren salaketaren arabera, sukaldeko labana handi bat atera zuen gizonak eztabaidan ari zirela, hil egingo zuela esanez. Horrez gain, emakumea komunean zegoela, gizonak atea jo eta zulatu egin zuen.
Beste atxiloketa gaur goizaldean, 02:30ean, izan da, Hurtado de Amezaga bateko taberna baten kanpoaldean. Bikotekide ohiarekin topo egin du emakume batek, eta zor baten ondorioz eztabaidan hasi dira.
40 urteko gizonak gogor heldu dio emakumeari eta lurrera bota du. Arrastaka eraman du lurretik irainka eta mehatxuka. Handik gutxira, hainbat pertsona hurbildu direnean, biktima askatu eta Alde Zaharrerantz alde egin du.
Ondoren, Ertzaintzak atxilotu egin du, indarkeria matxista delitua egotzita. Emakumea, berriz, Basurtuko Ospitalera eraman dute, jasandako zauriak sendatzeko.
----
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.