Gizartea -
Kontrolatzaileen krisia
Fiskalek 'injerentzia larria' egotzi diote Gobernuari
Fiskalen elkarte nagusiak adierazi du "onartezina" dela Gobernuak "argibideak" eman izana Ministerio Publikoari.
Erredakzioa
Fiskalen Elkarteak (AF) kontrolatzaileen krisiaren harira "injerentzia onartezina" egitea egotzi dio gaur Espainiako Gobernuari, eta gogor kritikatu du Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak ezohiko Ministroen Kontseiluan parte hartu izana.
Fiskalen elkarte nagusiaren esanetan, Exekutiboak ezarri beharko zigorrei buruzko argibideak eman izana "inpartzialitasun printzipioa urratzea" da.
Asteburuan, alerta egoera ezarri zuen Ministroen Kontseilua amaitu eta gero, Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidenteordeak ziurtatu zuen lanera joaten ez ziren langileek kode zibil-militarrean aurrez ikusitako desobedientzia delitua egingo zutela. AFk zehaztu duenez, Ministerio Fiskala da hori guztia erabaki behar duena.