Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon Cristinaren hilketa salatzeko
Elkarretaratzean Aingeruren lagun batek hitz egin du. Bere hitzetan, indarkeria kasu guztiak salatu egin behar dira. Hiltzailearen "moduko pertsona" bat kalean egotea ezin dela ulertu gaineratu du.
Erredakzioa
200 bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Gurutzeta Ospitale aurrean, Cristina Estebanezen hilketa salatzeko. Iragan astean, Cristinaren bikotekide ohiak neska hil zuen eta egungo bikotea larri zauritu zuen. Azken honen ahizpak azaldu duenez, mutilak "hobera egin du" azken orduetan.
Elkarretaratzean Aingeruren lagun batek hitz egin du. Bere hitzetan, indarkeria kasu guztiak salatu egin behar dira. Hiltzailearen "moduko pertsona" bat kalean egotea ezin dela ulertu gaineratu du.
"Jainkoari esker" bere anaia hobeto dagoela azaldu du Aingeruren ahizpak. Mutilak hainbat labankada pairatu zituen erasoan.
Zaurien ondorioz, orotara "100 bat puntu" dauzkala adierazi du. Sikologikoki "izorratuta" dagoela esan du, eta "ohiko bizitzara bueltatzean" okerrago egongo dela nabarmendu du.