Gizartea -
ISTRIPUA
Txirrindulari bat helikopteroz eraman dute erietxera, Mungian istripua izan ondoren
Arrigorriagan beste txirrindulari bat erori da eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
64 urteko txirrindulari bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikoptero batean. Zauritua BI-2120 errepidean erori egin da, Mungia parean, Plentziako norabidean.
Osasun zerbitzuetako langileek istripuaren lekuan bertan artatu dute, eta zaurien larritasunaren aurrean, erietxera helikopteroz eramatea erabaki dute.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua goizeko 09:30ean gertatu da, eta trafiko etenda egon da ia ordubetez.
Hiru zauritu gehiago
64 urteko txirrindularia ez da goizeko zauritu bakarra izan. Beste txirrindulari bat ere zaurituta baita BI-625 errepidean, Arrigorriaga parean. Gertaera hau goizeko 10:30ak aldera izan da eta zauritua Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
Bestalde, Usurbilen, N-634 errepidean beste bi txirrindulari erori dira eta Donostiako Ospitalera eraman dituzte.