Gizartea -

Iruñeko merindadean

12 urteko neska bati ukituak egin dizkio 66 urteko gizon batek

Foruzaingoak atxilotu egin du ustezko erasotzailea. Erasoa herri txiki bateko taberna batean jazo zen, lekukoen aurrean.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñeko merindadean, 12 urteko neska bati ukituak egin izana egotzita.

66 urteko gizonari sexu-eraso delitua leporatu diote.

Erasoa herri txiki bateko taberna batean jazo zen, lekukoen aurrean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Neskatoaren amak salaketa jarri zuen, eta babes eta urruntze agindua eskatu zuen alabarentzat.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Foruzaingoa