Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Lasarten, bikotekidea jo eta eskaileretatik botatzeagatik

Lasarteko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, 19:30etan, Okendo Plazan, erasoa salatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 41 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean Lasarten, bikotekidea jo eta eskailera batzuetatik botatzeagatik. Taberna baten kanpoaldean gertatu da erasoa.

05:00ak aldera Lasartetik zebilen patruila batek eztabaidan ikusi du bikotea eta emakumeari ea laguntzarik behar zuen galdetu diote. Honek ezetz esan eta bikoteak alde egin du.

Laster, baina, gizonak emakumeari hainbat bultzada eman dizkiola esan diete lekuko batzuk agenteei, eta salaketa horren aurrean, bikoteari jarraipena egiten hasi dira. Hala, bikotea berriz ere eztabaidan hasi, eta gizonak emakumea eskaileretatik bota eta joka hasi zaiola ikusi dute.

Erasotzailea atxilotu egin dute generoko indarkeria leporatuta eta komisariako izapideak amaiutakoan, epailearen esku utziko dute.

Elkarretaratzea

Indarkeria kasu honen aurrean, Lasarteko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, 19:30etan, Okendo Plazan.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak