Gizartea -
11. EDIZIOA
6.000 emakumek parte hartu dute minbiziaren kontrako lasterketan, Gasteizen
Dortsal guztietan 016 zenbakia ageri zen, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek dei dezaketen laguntza-telefonoa, hain zuzen ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Milaka emakumek parte hartu dute gaur Gasteizen bakarka naiz lagunartean edo familiako kideekin batera, Emakumeen Lasterketaren 11. edizioan, minbiziaren kontrako borrokan laguntza emateko, genero indarkeria salatzeko eta berdintasuna aldarrikatzeko.
Valentzian eta Madrilen ospatu ondoren, Gasteizek hartu du gaur lekukoa, eta ondorengo hilabeteetan, Xixonen, Coruñan, Sevillan, Zaragozan eta Bartzelonan izango dira lasterketak.
Bost kilometroko lasterketa izan da eta 6.000 dortsal banatu dituzte antolatzaileek. Dortsal guztietan 016 zenbakia ageri zen, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek dei dezaketen laguntza-telefonoa, hain zuzen ere.
Antolakuntzak debekatu egin duen arren, hanbait emakumek dortsalik gabe egin dute korrika eta gizonezko batzuk ere ikusi ahal izan dira, printzipioz eurentzat irekita ez bazegoen ere.
Elena Sagaseta izan da lasterketaren 'amabitxia' gaur. Sagasetak minbizia gainditu du eta Clara Campoamor elkartean lan egiten du, tratu txarrak eta sexu-erasoak jasan dituzten biktimak artatuz.