Gizartea -

Araba Euskaraz

Argantzunek igandean hartuko du Araba Euskaraz

Ikastolako Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko bideratuko dute jasotako dirua.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argantzunen egingo da igandean, ekainaren 17an, Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko festa. Haurrek mundua bizitzeko duten eran oinarrituta, "Irrikitan" izango da festaren leloa.

Jon Basagurenen hitzak eta Liberen musika ditu ardatz Araba Euskarazen bideoklipak, Beñat Fontanedak eta Roberto Ladredok zuzenduta.

Hiru gune izango ditu ibilbideak: Hiria, Hizkuntza eta Bihotza. Umeek eta gazteek eskaintza zabala aurkituko dute bertan ekainaren 17an; bertsolariak, pailazoak, dantza ikuskizunak eta tailerrak, esaterako.

Gainera, ohi bezala, musikak leku garrantzitsua izango du Arabako ikastolen aldeko jaian. Hain zuzen ere, Hizkuntza gunean bilduko dira musikazaleak, hantxe joko baitute Libek (15:30) eta Glaukomak (17:00). La Pulga taldea, berriz, goiza girotzeaz arduratuko da, eta Arabako talde hasiberriei egingo diete lekua eguerdian. Hala, Orbanak, Trago Bakoitzean, Nakba eta Duluth igoko dira oholtzara 13:00ak eta 15:00ak bitartean.

2001eko eta 2007ko edizioen ostean, hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. 2018ko edizioan lortzen duten dirua Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko bideratuko dute.

Ekitaldiak:

Zirkuituak hiru gune izango ditu, adin ezberdinei egokitutakoak:

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Araba Araba Euskaraz argazkiak Gizartea bideoak Albisteak