Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Hondarribian

26 urteko gizonezkoa atxilotu dute. Hondarribiko Udalak gaitzetsi egin du erasoa, babesa eskaini dio biktimari eta kontzentrazioa deitu du 20:00etarako, San Pedron.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Hondarribian, bikotekideari kalean eraso egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa arratsaldeko bostak aldera gertatu zen Hondarribiko San Pedro kalean.

Erasoaren berri izandakoan udaltzainak eta ertzainak erasoaren tokira bertaratu ziren eta gizonezkoa atxilotu zuten. Emakumea, ostera, Bidasoa Ospitalera eraman zuten.

Hondarribiko Udalak erasoa gaitzetsi du, babesa eskaini dio biktimari eta eta kontzentrazioa deitu du 20:00etarako, San Pedron. Aldi berean, elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista Espainian Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa