Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek bikotekidea hil du Badalonan
Gizona (45 urte) polizia-etxe batera joan da, eta hilketa aitortu du agenteen aurrean. Patruila bat bikotearen etxera joan da, eta bertan aurkitu du emakumearen gorpua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekidea hil du Badalonan. Gizona polizia-etxe batera joan da, eta hilketa aitortu du agenteen aurrean, Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez.
Ikerketaren gertuko iturrien esanetan, bai biktimak bai ustezko hiltzaileak 45 urte dituzte.
Aitortzaren berri izan orduko, patruila bat bikotearen etxebizitzara joan da, eta bertan aurkitu du emakumearen hilotza. Ondorioz, gizona atxilotu egin dute, hilketa egotzita.
Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute hilketaren nondik norakoak argitzeko.
_______________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.