Gizartea -
Mobilizazioa
Adingabeen sexu-erasotzaileek duten 'zigorgabetasuna' salatu dute Getxon
Antolatzaileek salatu dutenez, lau neskatoetatik bati eta zazpi mutikoetatik bati sexu-erasoa egiten diete 13 urte bete baino lehen, eta kasuen % 90ean erasotzailea gizonezko senide bat izaten da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka lagun bildu dira Algorta auzoan, Getxon (Bizkaia), adingaberen sexu-erasotzaileek Euskadin duten "zigorgabetasuna" salatzeko manifestazioarekin bat eginda.
"Haurren kontrako indarkeriarik ez!" plataformak deitutako martxa izan da, eta 24 bat elkarte feministek eta sozialek babestu dute. Telletxe kalean hasi da ibilbidea, 13:00ak aldera, eta Algorta etorbidean amaitu.
Antolatzaileek adierazi dutenez, haurtzaroa babesteko elkarteen arabera, lau neskatoetatik bati eta zazpi mutikoetatik bati sexu-erasoa egiten diete 13 urte bete baino lehen, eta kasuen % 90ean erasotzailea gizonezko senide bat izaten da.
Save The Children elkarteak 2018an kaleratutako txosten batek dioenez, adin txikikoei Euskadin egindako sexu-erasoetako kasuen % 90a ahozko epaiketara heldu aurretik artxibatu egiten dira, uste baita biktima adingabea gezurretan dabilela eta auzian parte hartzen duten profesionalek espezializazio falta dutelako.