Gizartea -

Kote Cabezudo auzia

'Cabezudo auzia'ren epailearen kontra prozesu penala hastea baztertu du Justiziak

Cabezudok modeloen argazkiak Internetetik kentzeko nahikoa ez egitea leporatzen zioten Perez Asenjo epaileari, baina EAEko Auzitegi Nagusiak ez du horregatik epaituko.

Cabezudoren biktimen aldeko elkarretaratzea / EFE.
Cabezudoren biktimen aldeko elkarretaratzea / EFE.
Cabezudoren biktimen aldeko elkarretaratzea / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Isabel Perez Asenjo epailearen kontrako "prozesu penala hastea" baztertu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Kote Cabezudo auziaren instrukzio epailea izan da Perez Asenjo, eta argazkilari donostiarra ustez modeloez abusatzeagatik ikertzen ari dira, beste delituen artean.

Auzitegiak kontuan hartu du epaileak berak epaitegien erabakiren kontra aurkeztutako erreguzko errekurtsoa, horrek bere aurkako kereila tramitera onartu zuenean. Argazkilariaren biktimak ordezkatzen dituen akusazio partikularrak aurkeztu zuen kereila.

Momentu horretan EAEko Auzitegi Nagusiak esan zuenez, kereila epailearen ustezko "jarduketa faltagatik" izan zen. 2017ko urtarrilaren 25ean, Perez Asenjok "prozesu honetan kaltetutako" emakume guztien inguruko argazki guztiak Internetetik "berehala" kentzeko eskatu zion Cabezudori, "desobedientzia delitu larria" leporatzeko mehatxupean.

Hilabete batzuk geroago, 2017ko martxoaren 3an, epaileak berak, Cabezudo eskari hori ez betetzeagatik ikertzearen bidezkotasuna bildu zuen auto batean.

Magistratuak, ustez, ez zuen nahikoa egin, eta horregatik EAEko Auzitegi Nagusiak instrukzio epailearen aurkako kereila tramitera onartu zuen. Hala ere, ebazpen horretan, beste hamaika helegite baztertu zituen.

Epaileak eta akusazio partikularrak, bakoitzak zentzu batean, ebazpenari helegitea jarri zioten.

EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera, "epaileak ez du arau-haustea nahita bilatu"

Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak magistratuaren tesia onartu du. Epaileak berak "otsailaren 27ra arte" bere eskakizuna "betetzeko ezer ez egiteak" ez du bere jokabidea "legez kontrakoa edo delituzkoa" bihurtzen.

"Omisio hori bakarrik ez da nahikoa egiten duen pertsona kriminaltzat hartzeko, horretarako delitua egiteko borondatea argia izan behar delako", argumentatu du.

Epailearen jokabidean "akats eta ahazte hutsa" ikusten du EAEko Auzitegi Nagusiak. Testuingurua, gainera, alde dauka, auziaren "konplexutasuna nabarmena" delako, eta "instrukzioa oso gorabeheratsua" izan delako.

Horregatik, "epaileak ez du arau-haustea nahita bilatu, biktimak kaltetzeko eta ikertuari deliturik ez leporatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy