Gizartea -

Irunen

47 urteko gizon bat kartzelaratu dute, emakume bati sexu-abusuak egiteagatik, Irunen

Igande goizean, ustezko erasotzaileak ia konorterik gabe zegoen emakume bati ukituak egin zizkion.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizon bat kartzelaratu dute, ustezko sexu-abusuen delitu batengatik, Irunen.

Igandean, 7:00etan, Iruneko kale batean, zenbait lekukok gizona ikusi zuten lurrean ia konorterik gabe zegoen emakume bati ukituak egiten, genitaletan, eta Ertzaintza abisatu zuten.

Lekukoak bertan zeudela ikustean, ihes egin zuen gizonak, eta atari batean ezkutatu zen. Ertzainek minutu batzuk geroago aurkitu zuten.

Biktima ospitalera eraman zuten, eta erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten, sexu-abusuen delitu bat ustez egiteagatik.

Guardiako Epaitegietako epaileak Martuteneko kartzelara eraman du gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Matxismoa Espetxeak