Gizartea -

Araba

Guztira sei legionella kasu atzeman dituzte dagoeneko Gasteizen

Sei kaltedunetatik, lau ospitaletik atera dira jada, eta bi oraindik ere ospitaleratuta daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste bi legionella kasu atzeman dituzte Gasteizko Bakh spa-ren erabiltzaileen artean, eta, horren ondorioz, sei dira guztira kaltedunak.

Alarma asteazkenean piztu zen. Orduan, pneumoniak jota ospitalean zeuden lau pertsona spa horren erabiltzaileak direla jakinarazi zion Osasun Sailak establezimenduari.

Gaur, Osakidetzak bosgarren kasu bat baieztatu du, eta jakinarazi du beste seigarren bat ere aztertzen ari direla.

Sei kaltedunetatik, lau ospitaletik atera dira jada, eta bi oraindik ere ospitaleratuta daude.

Ekainaren 26an, Bakh-etik aitortu zuten kaltedunetako batzuk bazkideak direla, baina nabarmendu zuen legionellaren kausa eta iturria ezezagunak direla oraindik.

Spa hori itxita dago oraindik, eta instalazioak garbitzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak