Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Genero-indarkeria Nafarroa: Atxiloketak hainbat udalerritan, 2018ko uztaila

Gizartea

Indarkeria matxista

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista egotzita

Agentziak | Erredakzioa

2018/07/02

Castejon, Arguedas, Izarbeibar, Martzilla, Noain, Buñuel, Corella eta Tuterako udalerrietan egin dituzte atxiloketak.

  • Whatsapp
  • Bidali

Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan, Nafarroako hainbat udalerritan, indarkeria matxista egotzita.

55 urteko gizonezko bat atxilotu dute Castejonen, 40 urteko bat Arguedasen, 37 urteko bat Izarbeibarren, 19 urteko bat Martzillan, 30 urteko bat Noainen eta 41 urteko bat Buñuelen.

Corellan, Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku utzi du 18 urteko gizonezko bat, eta Tuteran gauza bera egin dute 35 urteko beste batekin, antzeko delituak egotzita.

Bestalde, Foruzaingoak jakitera eman duenez, Erriberako hiriburuko polizia-etxeko agenteek adin txikiko bat atxilotu dute, aitari jotzeagatik, eztabaida gogor baten ostean.

Atxiloketa hauekin, Foruzaingoak dagoeneko 185 pertsona atxilotu ditu aurten, emakumeen eta senideen aurkako indarkeria delituak egotzita.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena