Gizartea -

Hileta elizkizuna

Ehunka lagunek azken agurra eman diote Jose Maria Setien gotzainari

Aurrez, hainbat buruzagi politiko eta herritar ugari igaro dira Artzain Onaren katedralean paratutako hil kaperatik.

Donostiako Artzain Onaren katedrala. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Donostiako Artzain Onaren katedrala. Foto: ETB
Elizako eta erakundeetako ordezkaritza zabala, Setienen hiletan

1:30

ETB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira Donostiako Artzain Onaren katedralean Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituari azken agurra emateko. Hileta elizkizuna eguerdian izan da, Artzain Onaren katedralean. Jose Ignacio Munilla gotzainak zuzendu du meza, euskal Eliza Katolikoko goi ordezkariak bertan zirela: Ricardo Blazquez Gotzainen Biltzarreko presidentea, Francisco Perez Iruñeko artzapezpikua, Mario Iceta Bilboko gotzaina eta Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua, tartean.

Espero bezala, jendetza batu da elizkizunera. Bertan egon dira, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Bingen Zupiria Kultura sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Agenda arazoak tarteko, lehendakariak ez du joaterik izan.

SETIEN HILETA  funeral eitb

Bertaratutako ordezkari politikoetako batzuk. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Sermoian, Jose Maria Setien gogoratu dute. Jose Ignacio Munillaren esanetan, "gure bokazio ebanjelizatzailea piztea" izan da haren "legatua". "Ebanjelizazioa Jesusen dei unibertsal bat da eta inor ez gaude horretatik salbu", gaineratu du.

Arrazoi bat edo beste tarteko, Setieni agurra ematera joaterik izan ez dutenak ere gogoan izan ditu Munillak, tartean, Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkaria.

Eliza "familia handi bat" dela esan du Munillak, eta berau osatzen dutenak "bereziak eta ezberdinak" direla esan du. "Elizaren miraria guztiok oinarrizko horretan elkartzea da", azaldu du.

Elizkizunen ostean, Setienen gorpua katedraleko presbiterioan ehortzi dute, "berak hala eskatuta". Katedralean hobiratzen duten Donostiako laugarren gotzaina da hernaniarra.

Hil kapera

Atzotik gaur eguerdira arte egon da zabalik katedralean paratutako hil kapera. Goizean EH Bilduko ordezkaritza bat izan da bertan, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia buru zuela. Buruzagi abertzalearen esanetan, Setien "maila intelektual handiko pertsona izan zen, herri honekin konprometitua. Nazional katolizismoarekin inoiz bat egin ez zuen Elizaren zati horren baloreak ordezkatu zituen".

 

Asteartean ere asko izan ziren handik igarotako euskal politikagintzako zein gizarteko ordezkariak. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan zen hurbiltzen lehenetarikoa. Arratsaldean, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia eta Cristina Uriarte (Ekonomikoaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Hezkuntza sailburua, hurrenez hurren) eta Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkari nagusia izan ziren katedralean, eta Jose Ignacio Munillak egin zien harrera. Eneko Goia Donostiako alkatea ere doluminak ematera joan zen.

Gizarte alorreko ordezkarien artean, Pedro Miguel Etxenike fisikaria hurreratu zen Artzain Onaren katedralera. Horren hitzetan, Setien "aparta izan zen, lotsatia izanagatik, pertsona hotza zela zirudien arren".

Herritar eta politikari ugari pasatu dira Setieni azken agurra ematera
Herritar eta politikari ugari pasatu dira Setieni azken agurra ematera
Herritar eta politikari ugari pasatu dira Setieni azken agurra ematera

1:39

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa albisteak