Politika -

Heriotza

Setienen figura goraipatu eta kritikatu dute alderdi politikoek eta biktimek

“Bere hitzek batzuetan sortzen zuten onespen eza ikusita sufritzen zuen”, adierazi du EAJk. “Euskal Herrian elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua egin zuen beti”, goraipatu du EH Bilduk.

Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: EFE
Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: EFE
Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzetan, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituak “bere hitzek edo jarrera pastoralek batzuetan sortzen zuten onespen eza ikusita sufritzen zuen”. “Setien monsinorea bere garaiko gizon bat izan da, aldaketaz beteriko garai gogorra; jarrera argia izan zuen beti -gustatu ala ez-  bere uste sendoetatik abiatuta”, azpimarratu du Ortuzarrek.

Gotzain emerituaren lana goraipatu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Gipuzkoako eliztarren “babesa lortu zuelako”. “Euskal Herrian elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua beti egin zuen gizon atsegina eta xaloa” izan zela nabarmendu du Iriartek.

EH Bilduren ustez, Setienek elkarrizketaren eta bakearen alde lan egin zuen
EH Bilduren ustez, Setienek elkarrizketaren eta bakearen alde lan egin zuen
EH Bilduren ustez, Setienek elkarrizketaren eta bakearen alde lan egin zuen

ETAren aurrean izan zuen jarreragatik, bertako elizan “aro bat markatu zuen figura historikoa” izan dela azaldu du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak. Alonsoren ahotan, “ez da kritiketan sakontzeko eguna, baina nire ustez, terrorismoaren biktimak ulertzea falta izan zitzaion”. Hala ere, “Euskadin eliza bizirik mantentzeko” egin zuen esfortzu erlijiosoa goraipatu du Alderdi Popularreko buruzagiak.

Alonsoren ustez, Setieni 'ETAren biktimak ulertzea' falta izan zitzaion
Alonsoren ustez, Setieni 'ETAren biktimak ulertzea' falta izan zitzaion
Alonsoren ustez, Setieni 'ETAren biktimak ulertzea' falta izan zitzaion

Bestalde, Eduardo Madina PSOEko diputatu ohiak prelatuaren heriotza hizpide izan du Twitter sare sozialean: “Jose Maria Setien Donostiako gotzaina hil egin da. Erlijioa politika zela eta politika erlijioa zela uste zuen. Goian bego”. Madinak hanka bat galdu zuen 2002an, ETAk egindako eraso batean.

Consuelo Ordoñezek gogorarazi duenez, bere anaiak ikasketak amaitu eta egunkari batentzako egin zuen aurreneko elkarrizketa Setien gotzainari egin zion, eta “minutu bateko” iraupena izan zuen. “Lehen galdera hauxe izan zen: Jainkoan sinesten duzu? Atea seinalatu zion”, azaldu du txio batean Gregorio Ordoñez Donostiako alkateordea zenaren arrebak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu Euskadiko PP Albisteak Terrorismoaren Biktimak Vatikanoko azken ordukoa