Gizartea -

Gertaera

Hiru gazte atxilotu dituzte Bergarako jatetxe batean lapurreta egitegatik

Jatetxearen leiho bat apurtuta sartu omen dira barrura, eta olgeta-makina batean batean lapurreta egin duten zantzuak atzeman dituzte ertzainek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu igande honetan, Bergarako jatetxe batean lapurreta egin izana leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Jazoera 03:00ak aldera gertatu da, polizia-patruila bati jakinarazi diotenean Bergarako jatetxe batean esku-argiekin susmagarri batzuk zeudela. Leiho bat apurtuta sartu omen ziren barrura.

Ertzainak bertara heldu direnean, lapurrak jada ez zeuden han, baina jatetxea miatu ostean, ohartu dira leihoa apurtuta zegoela, eta olgeta-makina batean lapurreta egin duten zantzuak atzeman dituzte, besteak beste.

Handik gutxira, beste patruila batek ibilgailu batean zihoazen hiru ustezko lapurrak aurkitu ditu (21, 23 eta 25 urteko hiru gazte). Jatetxearen burdin hesiaren pintura arrastoak zuen katua topatu dute auto barruan. Ondorioz, gazteak identifikatu eta atxilotu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Jatetxeak Lapurretak azken ordukoa Debagoiena gaur