Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Ustez gizon batek emaztea hil du Astorgan

Polizia erretiratu bat atxilotu dute, emaztea hil eta bizilagun bat tiroz zauritu izana egotzita.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, gizon batek 63 urteko emaztea hil du tiroz Astorgako etxebizitza batean (Leon), Polizia iturriek baieztatu dutenez. Ustezko hiltzailea, erretiratutako agente bat, atxilotu dute emaztea hil izana egotzita.

Halaber, gizonak tiroz zauritu du emakumeari laguntzen saiatu den 60 urte inguruko bizilagun bat. Hori dela eta, Leongo ospitalera eraman dute.

Larrialdi zerbitzuek beren webgunean jakinarazi dutenez, 02:49an telefono dei bat jaso dute Santa Colomba kaleko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela ohartaraziz. Tiroak izan direla eta pertsona bat zaurituta egon zitekeela ere adierazi du deia egin duenak.

Osasun langileak eta agenteak tokira bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen. Bizilaguna, ostera, anbulantzian eraman dute Leongo ospitalera.

Astorgako Udalak elkarretaratzea deitu du 12:00etan hilketa gaitzesteko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa gaur Feminismoa gaur