Gizartea -

Heriotza

Getxoko gazte bat hil da Grezian, quad istripua izanda

Beste getxoztar bat ere zauritu da ezbeharrean. Ios uhartean ikaskideekin oporretan zeuden, selektibitatea gainditu zutela ospatzeko.

18 urteko mutil bilbotar bat hil da Grezian, quad istripua izanda

1:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte getxoztar bat hil da Greziako Ios uhartean, quad istripua izanda.

Tomas Martin Muñio zuen izena eta Bilboko Lizeo frantziarreko ikaslea zen.

Ezbeharrean Getxoko beste gazte bat ere zauritu da. Santoriniko ospitalean ebakuntza egin diote arratsaldean eta arriskutik kanpo dago.

Urdaneta ikastetxeko eta Lizeo frantziarreko 60 bat ikasle, tartean istripua izan duten biak, Greziara joanak ziren selektibitatea gainditu zutela ospatzeko.

Ezbeharra amildegi baten ondoan dagoen bihurgune askoko errepide batean gertatu da. Gazteak gidatzen zuen quad ibilgailuak furgoneta batekin egin du talka.

Ikaslearen hilotza datozen orduetan eramango dute Atenasera.

Duela hilabete joan ziren Greziara eta asteartean ziren etxera bueltatzekoak.

Imanol Landa Getxoko alkateak "samina" agertu du gaztearen heriotzagatik, eta doluminak eman dizkie senitartekoei, baita "une gogor hauetan babesa eta laguntza" eskaini ere.  Familiaren "intimitatea" errespetatzea eskatu du Getxoko alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Bilboko albisteak Getxo argazkiak Albisteak Gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Greziako albisteak Eguneko albisteak