Gizartea -
Indarkeria matxista
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, genero indarkeria egotzita
38 urteko gizonezko batek bikotekidea jo zuen Aldabeko aparkalekuan. Gainerako bi atxilotuak 31 eta 20 urteko gazteak dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udaltzaingoak hiru gizonezko atxilotu ditu Gasteizen, bi indarkeria matxista delitu egotzita.
Atzo goizaldean, 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Aldabeko aparkalekuan bikotekideari eraso egiteagatik. Abisu bat jaso ostean, patruila bat bertaratu zen eta emakumezkoak atzamar bat odoletan eta masailalboa handituta zuela ikusi zuten. Lekukoen testigantzak entzunda, gizonezkoa atxilotu zuten, bikotekidea jotzea leporatuta.
Atzo goizean, berriz, 20 eta 31 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten, elkarren arteko urruntze agindua zuten beste gizonezko eta emakumezko batekin Kutxa kalean topo egin ostean. Handik gutxira, emakumea eta bere lagunak emakume horren bikotekide ohiarekin aurrez aurre topatu ziren berriro eta borrokan bat izan zen. Gizonezkoaren arabera, sakelako telefonoa eta beste gauzaren bat lapurtu zioten.
Lekukoen esanetan, erasotzailea 20 eta 31 urteko bi gazte izan ziren eta Udaltzaingoa atxilotu egin zituen.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.