Gizartea -

DROGAK

Hego Euskal Herrian droga saltzen zuen talde bat desegin dute

Guztira, 10 pertsona atxilotu dituzte eta horietako 6 kartzelan daude dagoeneko. 3 kilo kokainaz gain, marihuana, speeda, eta haxixa ere atzeman dute.

Guardia Zibilak eta Ertzaintzak atzemandako materiala.
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak atzemandako materiala.
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak atzemandako materiala.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan droga saltzen zuen sare bat desegin dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, guztira 10 pertsona atxilotu dituzte eta epailearen aurrera eraman ostean horietako 6 espetxeratu dituzte. Gainera, kokaina (3 kilo) eta zenbait speed, marihuana eta haxix konfiskatu diete.

"Albillo" izeneko polizia operazioan 10 miaketa egin dituzte: 4 Lizarran, 3 Barakaldon eta gainerakoak Bilbon, Getxon eta Leioan. Bizkaiko udalerri batean egindako miaketetako batean kokaina manipulatzeko eta adulteratzeko laborategi bat aurkitu zuten. Horrez gain, ikerketaren baitan jakin zuten Barakaldoko tailer mekaniko batean ibilgailuen karrozeriak manipulatzen zituztela talde horrentzat.

Drogaz gain, 22 kalibreko munizioa, eskuko telefono ugari, balantzak, bitxiak, hainbat dibisetako dirua eskudirutan (22.000 euro, 4 milioi peso kolonbiar, Ameriketako Estatu Batuetako 450 dolar), eta droga ontziratzeko eta dosifikatzeko produktuak, besteak beste.

10 atxilotuen artean —nazionalitate espainiarreko 7 lagun eta jatorri kolonbiarreko beste hiru— guardia zibil ohi bat dago, erakundetik 1997an bota zutena eta drogaren garraioan eta banaketan aritzen zena.

Ikerketa horretan batera jardun dute Nafarroako Polizia Judizialeko Unitate Organikoak eta Bilboko eta Getxoko ertzain-etxeetako ikertzaileek. Dena den Lizarrako epaitegiak izan du eskumena ikerketan.

Lehen ikerketen ondoren, egiaztatu zuten Lizarran ikerketapean zegoen gizonezkoetako bat aldian behin Bizkaira joaten zela, zehazki Barakaldora, eta bertatik ekartzen zuela Lizarran banatzen ari zen droga.

Gero, ikertzaileek egiaztatu ahal izan zuten Barakaldoko pertsona horri Bizkaian finkatuta zeuden jatorri kolonbiarreko gizabanako batzuek ematen ziotela kokaina.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Getxo albisteak Nafarroako albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak bideoak Drogak gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Leioa bideoak Gaurko azken orduko albistea Lizarra azken ordukoa