Gizartea -
Irteera operazioa
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Biriatun 11 kilometroko ilarak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira. Bost kilometrokoak ere egon dira A-1 autobian, Armiñonen.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal errepideak normaltasunera itzuli dira larunbat honetan, auto-ilarak izan ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biriatun auto-ilarak 11 kilometrokoak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira.
Trafiko handia izan da Araban, A-1 errepidea AP-1 autobidearekin lotzen den gunean, Armiñonen; bost kilometroko auto-ilarak izan dira 08:00etan, eta hiru kilometrokoak N-622 AP-1arekin batzen duen lotunean, Etxarri-Ibiñan, 09:00etatik aurrera, Burgosko noranzkoan. 17:00ak aldera desagertu dira.
Halaber, istripu bat izan da A-8an, Bilbon, Irungo noranzkoan, eta bi errei itxita egon dira. Auto-ilarak AP-1ean, Gasteizen, ere ikusi ahal izan dira, Madrilgo noranzkoan.
Azkenik, goizaldean eta eguerdian ere zazpi kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo ordainlekuan, Kantabriarako noranzkoan.
Non kontsultatu daiteke errepideen egoera?
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 011 telefonora deitzea aholkatzen du informazioa eskatzeko bidaiari ekin aurretik. Era berean, Trafikoko webgunean edo sare sozialetan errepideen egoera zein den kontsultatu daiteke.
Bestalde, EiTBk ere zirkulazioan suerta litezkeen arazoen berri emango dizu eitb.eus-ek duen trafikoari buruzko atal berezian, eta ordu erdiro Euskadi Irratiko buletinetan.