Gizartea -

Foruzaingoa

Zortzi gizon atxilotuta genero indarkeriagatik Nafarroan; zazpik aurrekariak dituzte

Atxiloketak Murchante, Iruñea, Tutera (2), Cintruenigo, Altsasu, Ribaforada eta Marcillan egin dituzte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan genero indarkeria delituak egin dituztelakoan.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxiloketak Murchante (35 urte, aurrekariak ditu antzeko delituengatik), Iruñea (41 urte, aurrekariak), Tutera (22 eta 45 urtekoak, azken horrek aurrekariak ditu), Cintruenigo (38 urte, aurrekariak), Altsasu (53 urte, aurrekariak), Ribaforada (34 urte, aurrekariak) eta Marcillan (46 urte, aurrekariak) egin dituzte.

Urtea hasi zenetik, Foruzaingoak 218 pertsona atxilotu ditu emakumeen aurkako indarkeria eta etxe barruko indarkeria delituekin lotuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Matxismoa Foruzaingoa Cintruénigo azken ordukoa