Gizartea -

Iruña

24 orduko guardiak antolatu dituzte Maravillas gaztetxean, husteko agindua saihesteko

Gaztetxea kudeatzen duen taldeak Navarreria plaza okupatzeko deia egin die auzokideei, edozein momentutan irits daitekeen husteko aginduari aurre egiteko.

Iruñeko Maravillas gaztetxea. Argazkia: EiTB
Iruñeko Maravillas gaztetxea. Argazkia: EiTB
Iruñeko Maravillas gaztetxea. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Maravillas gaztetxea kudeatzen duten gazteek 24 orduko guardiak antolatu dituzte, Twitter bidez egindako deialdiaren arabera, gaztetxea husteko agindu judiziala ekiditeko asmoz.

Nafarroako Foru Gobernua da eraikinaren jabea, eta hura husteko eskaera egin dio epaileari. Hortaz, edozein momentutan irits daitekeen eraikina husteko aginduari aurre egin nahi diote gazteek. Hori horrela, Navarreria plaza okupatzeko deia egin diete auzokideei.

Bestalde, igande honetan zabaldu da Nafarroako Foru Gobernuak Memoriaren Nafarroako Institutua kokatu nahi duela gaztetxearen eraikinean, eta gazteek ere proiektu hori salatu dute.

"Gaztetxea husteko eskaerak eragin duen gaitzespenagatik, sentsibilitate handiko gai bat erabili dute hori zuritzeko, memoriaren erabilera maltzurra eginda", kritikatu dute Twitterren zabaldutako ohar baten bitartez.

"Erakusleiho turistiko bihurtzen ari dira auzoa", egotzi diote gazteek Foru Gobernuari, "Alde Zaharreko auzokideen beharrak alde batera utzita, auzotik kanporatuz, eta elkarte-sarea hondatuz". "Auzo duin eta memoriadun baten alde lanean jarraitu dugu. Ez da gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik", iragarri dute azkenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñea Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak albisteak Gizartea Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hauteskundeak gaur Iruñeko Udala Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? 2024ko EAEko hauteskundeen emaitzak Gazteak albisteak EiTB Focus