Gizartea -

Ptahmesen hilobian

Munduko gaztarik zaharrena, Egiptoko hilobi batean

Arkeologoek urratuta zeuden ontziak aurkitu zituzten Menfisko alkate izan zen Ptahmesen hilobian. Jasotako peptidoek erakutsi dute behi esne eta ahuntz edo ardi esnearekin egindako esnekia izan zela.

Egiptoko esfingea. Artxiboko irudia: EITB
Egiptoko esfingea. Artxiboko irudia: EITB
Egiptoko esfingea. Artxiboko irudia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko gaztarik zaharrena aurkitu dute Egiptoko hilobi batean, American Chemical Societyren 'Analytical Chemistry' aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera.

Kristo aurreko XIII. mendean Menfisko alkate izan zen Ptahmesen hilobia lurpetik atera zuten 1885ean. Ondoren, harea mugikorretan desagertu zen, eta 2010. urtean berriro aurkitu zuten, eta arkeologoek urratutako ontziak aurkitu zituzten bertan urte batzuk geroago.

Ontzietako batek solidotutako ore zurixka bat zuen, eta olanazko ehun bat. Dirudienez, horren edukia bere osotasunean mantentzeko erabili zuten.

Italiako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioak bultzatuta, Cataniako Unibertsitateak eta Kairoko Unibertsitateak egin duten ikerketan, lagina disolbatu eta ikertzaileek osagai proteikoak araztu zituzten, kromatografía erabiliz, masen espektrometria ikertze aldera.

Jasotako peptidoek erakutsi dutenez, behi esne eta ahuntz edo ardi esnearekin egindako esnekia izan zen. Olanazko ehunaren ezaugarriak aztertu ondoren, likido bat baino solido bat gordetzeko egokiagoa zela ikusi dute, eta bestelako xehetasun espezifikoetatik haratago, esnekia gazta solido bat zela ondorioztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbileko albisteak