Gizartea -

Pamplona

Gobernuak bere bitartekari-lana nabarmendu du, Asironek 'entzungor' egin ostean

Bestalde, Iruñeko alkateak esan du ez duela 'inolaz ere, ez funtsean ez formetan', Maravillas gaztetxea hustea partekatzen.

Maravillas gaztetxea hustu dute abuztuaren 17an. Irudia: EFE
Maravillas gaztetxea hustu dute abuztuaren 17an. Irudia: EFE
Maravillas gaztetxea hustu dute abuztuaren 17an. Irudia: EFE

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gobernuak izan duen bitartekari-lana nabarmendu du Maravillas gaztetxearen kasuan; ostiral honetan hustu du Foruzaingoak. Halaber, Iruñeko Udalak, gai honetan "eskudunak", "duela urtebetetik entzungor" egin duela adierazi du.

Halaber, adierazi du Nafarroako Gobernua ez dela inoiz izan gaztetxeko gazte taldeen eskaeren eskudun, eta bai Udalak, baita EH Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Podemosek "badakite" hori.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak esan du ez duela “inolaz ere, ez funtsean ez formetan”, Maravillas gaztetxea hustea partekatzen.

"Iruñeko alkatea bezala, gai honi buruzko informazioa eman behar zidaten, eta ez nuen sare sozialetatik jakin behar", esan die kazetariei, udaletxean, Foruzaingoak Maravillas gaztetxea hustu ostean.

"Elkarrizketa bultzatzeko nahia" duela errepikatu eta gero, gertatutakoaren ostean, "aurrera egin ez" dela adierazi du.

Alkateak azaldu duenez, "jarrerak atzo baino suminduago daude, ez da aurrera egin guztioi dagokigun gaian, gazteentzako gune autogestionatu bat erraztean".

Adolfo Araiz Nafarroako Parlamentuan EH Bilduko bozeramailearen ustez, Maravillas gaztetxea hustea "ekidin ahal zitekeen, Uxue Barkosen Gobernuak elkarrizketari bizkarra eman ez balio", eta, haren ordez, "egoerak eskatzen zuen moduan eta modu arduratsuan jardun izan balu".

Eduardo Santos Nafarroan Podemoseko idazkari nagusiaren hitzetan, gaztetxea husteak "Gobernuaren proiektu serio bat eskatzen du, Marques de Rozalejoko jauregia berehala okupatzea beharrezkoa egiten duena".

Sortuk gaztetxea hustea eta "poliziaren jarduera biolentoa" errefusatu ditu. Halaber, Geroa Baik gai honetan izan duen jarrera "erabat arduragabea" salatu du.

PSNren ustez, gaurko hustearekin amaiera jarri zaio "legez kanpoko okupazio politiko eta baztertzaileari", beraz, erabilera "egokia, publikoa, adostua eta inklusiboa" eskatu du eraikin horrentzat.

Iruñeko Udaleko UPN alderdiak "legea ez betetzen jarraitzen tematu" izana deitoratu du, "baita bere kideen pribilegioak ere, doan mantendu nahi zituen, eta dirua eginez indarrez sartu ziren eraikin publiko batean".

EAk adierazi du "guztiz" arbuiatzen dituela hustea "eta polizia-indarkeria erabiltzea". Halaber, "kezka" agertu du, Foru Gobernuak egindakoagatik; dioenez, ez du ulertzen jokabide hori.

I-Eren iritziz, hustea "oso negatiboa" da; izan ere, horrek "arazoa enkistatzen du, ez du besterik egiten".

Aranzadi Iruñea-Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak esan du "guztiz" arbuiatzen duela hustea, bai eta Geroa Bairen arlo honetako kudeaketa: "Indarra elkarrizketaren gainean kokatu dute, indarrean dagoen legea aitzakia hartuta".

PCE-EPK Nafarroak "guztiz" arbuiatu du polizia-hustea, eta deitoratu du ez dela egon "benetako elkarrizketa-asmorik, Nafarroako Gobernuaren aldetik, gatazkari adostutako irtenbide baketsua topatzeko".

ELA eta LAB sindikatuek ere arbuiatu dute hustea, eta Nafarroako Gobernuaren jokabidea salatu dute. ELAren iritziz, "porrota" da, Exekutiboaren aldetik, gauzatutako kudeaketa, "bai funtsean, baita erabilitako jarreran"; horregatik, deia egin dio Gobernuari, hausnarketa egiteko. LABek, aldiz, "onartezina" deritzo "indarra erabili izateari"; sindikatuaren ustez, egitasmo soziala zegoen indarrean, eta baztertuta zegoen gune publiko bati erabilera ari zitzaion ematen egitasmo hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Alderdi politikoak Gizartea Joseba Asiron Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa Iruñeko Alde Zaharra