Gizartea -

Hilketa matxistaren susmoa

Hil egin da larunbatean Uharten erasoa jasan omen zuen emakumea

Emakumea larunbatean ospitaleratu zuten, eraso baten ondorio izan zitezkekeen lesioekin, eta astelehenean hil zen.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoaren Ikerketa Kriminalerako Arloa Uharteko 38 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da, hilketa matxista izan zen susmoa hartuta.

Uharten, larunbat arratsaldean, biktimaren senarrak (41 urtekoa eta Uharteko bizilaguna bera) 112 larrialdietarako zenbakira deitu zuen, bere emaztearentzat osasun-laguntza eskatzeko. Horren esanetan, emakumeak erorikoa izan zuen komunean, eta konorterik gabe zegoen.

Osasun-zerbitzuak eta Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu ziren, eta emakumeak gorputzean hainbat lesio zituela ikusi zuten; lesio horiek bateragarriak ziren eraso batekin. Berehala eraman zuten Nafarroako Ospitalera, larri.

Foruzainek, aldiz, deklarazioa hartu zioten senarrari (hark ere lesioak zituen), eta bikotearekin bizi zen familiako beste kide batekin ere hitz egin zuten. Deklarazioetan kontraesan batzuk atzemanda, gizona atxilotu zuten, genero-indarkeriaren susmoa hartuta.

Emakumea astelehen arratsaldean hil zen, Nafarroako Ospitalean, Iruñean.

Agoitzen emakumeen kontrako indarkeria kasuak epaitzeko ardura duen epaitegiaren esku geratu da atxilotua.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Iruñeko albisteak Indarkeria matxista gaur Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Uharte albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista Erailketak