Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Kamioilari bat larri zauritu da Erriberabeitian, AP-68 errepidean kamioia iraulita

Kamioilaria Santiago Ospitalera eraman dute. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira, eta zauritua artatu ondoren, isuria geldiarazten saiatu dira, prebentzio neurri gisa.

Kamioilari bat zauritu da Erriberabeitian, AP-68an kamioia iraulita. Argazkia: @BomberosAraba
Kamioilari bat zauritu da Erriberabeitian, AP-68an kamioia iraulita. Argazkia: @BomberosAraba
Kamioilari bat zauritu da Erriberabeitian, AP-68an kamioia iraulita. Argazkia: @BomberosAraba

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat larri zauritu da asteazken goiz honetan Erriberabeitian (Araba), gai arriskutsuak zeramatzan kamioia AP-68 errepidean iraulita, Bilborako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:00ak aldera izan da zirkulazio-istripua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, erretxina zeraman kamioia bidetik irten eta irauli denean. Ondorioz, Arabako Foru Suhiltzaileak ohartarazi dituzte, eta bertaratutakoan, isuria geldiarazten saiatu dira, prebentzio neurri gisa.

Kamioilaria larri zauritu da, eta Santiago Ospitalera (Gasteiz) eraman dute.

Istripua Bilborako bidean izan da, eta ezkerreko erraia itxi behar izan dute, galtzada garbitzeko. Dena dela, ez da auto-pilaketarik sortu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Arabako Ibarrak Eskualdea