Gizartea -
Datuak
19 pertsona hil dira itota Euskal Herrian aurten
Horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan hil dira; lau Nafarroan, eta beste hiru Iparraldean.
Agentziak | Erredakzioa
Aurten, 19 pertsona hil dira itota Euskal Herrian aurten, orain arteko hilabeteetako datuak kontuan hartuta. Horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan hil dira; lau Nafarroan, eta beste hiru Iparraldean.
Espainiako Salbamendu eta Sorospen Federazioak ohar batean argitaratutako datuen arabera, estatu espainiarrean 67 pertsona hil dira itota oraingoz aurten.
Itotzen diren pertsonen profila
Federazioak azaldu duenez, itotzen den pertsonaren profila antzekoa da aurreko hilabeteekin alderatuz gero. Hildakoen % 42,2k 65 urte baino gehiago dituzte.
Horrez gain, gehienak (% 76) gizonak direla zehaztu dute txostenean, eta % 45 hondartzetan hil direla, 10:00etatik 22:00etara arteko garaian (% 80).