Gizartea -

TRAFIKOA

Moto-gidari bat hil da bart, Ispasterren izandako istripu baten ondorioz

Atzo gertatu zen istripua, 12:30 inguruan, BI-2238 errepidean. Moto-gidaria larri zauritu zen, ibilgailua bidetik aterata. Ospitalean zendu da, bart.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko moto-gidari bat hil da bart Gurutzetako Ospitalean, atzo Ispasterren (Bizkaia) larri zauritu ondoren.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,  BI-2238 errepidean gertatu zen atzo istripua, 12:30 inguruan, Lekeitioko noranzkoan. Ibilgailua bidetik atera zen, eta, ondorioz, gidaria larri zauritu zen.

Helikopteroan eraman zuten Gurutzetako Ospitalera, eta bertan hil da, goizaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Gurutzetako ospitalea Errepideko istripuen biktimak Lea-Artibai azken ordukoa