Gizartea -

Shake aretoan

Rock jaialdia egingo da Bilbon Proactiva Open Arms erakundearentzako dirua biltzeko

The Bribones Blues Band, Superalfa, Was, The Renegados, Lorelei Green, Discofagia Band, Smile eta Dada arituko dira, eta DJ Mr Chase eta DJ Santo disko-jartzaileen txanda izango da kontzertuen ostean.

Open Arms itsasontzia, Meditarreoko migranteei laguntza eskaintzeaz ardurtzen dena.
Open Arms itsasontzia, Meditarreoko migranteei laguntza eskaintzeaz ardurtzen dena.
Open Arms itsasontzia, Meditarreoko migranteei laguntza eskaintzeaz ardurtzen dena.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar rock talde arituko dira Bilbon, errefuxiatuen alde ari den Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearentzat dirua biltzeko jaialdian. Irailaren 14an izango da hitzordua, eta Mediterraneo itsasoa zeharkatzen saiatzen diren etorkinei laguntzea izango du xede.

The Bribones Blues Band, Superalfa, Was, The Renegados, Lorelei Green, Discofagia Band, Smile eta Dada taldeak arituko dira lehenik, eta DJ Mr Chase eta DJ Santo, ostean.

Shake aretoan egingo da, sarrerak 10 euroan erosi ahalko dira aurretiaz edo 12 euroan leihatilan, eta irabazi guztiak gobernuz kanpoko erakunde horri emango dizkiote.

Proactiva Open Arms irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta pobrezia edo gatazka egoeretatik ihesi Mediterraneoa zeharkatuz Europara datozen errefuxiatuei laguntza eskaintzea du helburu. Sorospen eta salbamendu-talde batek abiatu zuen, eta 59.395 pertsona salbatu ditu 2015eko irailaren eta 2018ko abuztuaren bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Europa Musika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak GKEak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?