Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Madrilen

Gizona Villaverde barrutiko ile-apaindegi batean sartu da eta hainbat labankada eman dizkio emakumeari.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 49 urteko gizon bat atxilotu du Villaverde barrutian (Madril) emakume bat hil duelakoan. Biktima gizonaren bikotekide ohia zen, eta 45 eta 50 urte bitartean zituen.

Madrilgo Poliziaren Bulego Nagusiak jakinarazi duenez, hilketa matxista 11:00ak aldera jazo da, Villaverdeko Beniferri kaleko 51. zenbakian dagoen ile-apaindegi batean. Gizona establezimenduan sartu da eta bost sastakada eman dizkio emakumeari: hiru toraxean, bat lepoan eta beste bat, eskuan.

Madrilgo Larrialdi zerbitzuetako iturrien arabera, emakumea lekuan bertan hil da, 30 minutuz suspertzen saiatu badira ere. Larrialdiko torakotomia bat ere egin diote, alferrik hori ere.

Poliziak gizon bat atxilotu du ile-apaindegitik gertu, eta horrek biktimaren bikotekide ohia zela aitortu omen die agenteei.

Urtea hasi zenetik indarkeria matxistaren 32. biktima da honakoa. Bart gizon batek beste emakume bat hil du Asturiasen.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Tratu txarren biktimak Matxismoa Erailketak albisteak