Gizartea -
Eustaten datuak
Eusko Jaurlaritza 'harrituta' geratu da Eustaten langabezia datuekin
Javier Ruiz Enpleguko sailburuordearen arabera, Eustaten txostena ez dator bat beste inkestek erakutsi duten joerarekin, besteak beste, EAEko langabezia datuekin.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza harrituta azaldu da Eustatek gaur jakitera eman dituen langabezia datuekin. Javier Ruiz Enpleguko sailburuordearen hitzetan, Eustateko datuak ez datoz bat beste galdeketek izan duten joerarekin, besteak beste, Gizarte Segurantzan izena emandako pertsona kopuruarekin edo Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako langabezia datuekin.
Ruizek Radio Euskadin nabarmendu duenez, Eustatek datu hauek lantzeko erabilitako tresnak "argitu" beharko lirateke.
Eustatek gaur argitaratutako ikerketak Euskadin langabezia igo egin dela erakutsi du, iazko azken hiruhilabetean % 10ean zegoen, aurreko hiruhilabetean baino % 1,2 gehiago.
Eustaten arabera, lanean dauden gazteen tasa % 30ekoa da, eta 2009ko epe bereko datuekin alderatuta 9.100 lanpostu galdu dira.