Ekonomia -

Eustaten datuak

Langabezia % 10era iritsi da Euskadin, 2010ean 9.100 lanpostu galduta

Okupazioa lurralde guztietan jaitsi da. Bizkaian, langabezi tasa % 10,6an dago, Araban % 10,4ean eta Gipuzkoan % 8,7an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009arekin alderatuz, Euskadik 9.100 enplegu galdu ditu 2010ean eta langabezia tasa % 10era iritsi da laugarren hiruhilekoan 1,2 puntu igota. Lauhileko horretan, okupazioa 17.900 pertsonatan jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin konparatuta (% -1,9).

Eustatek emandako datuen arabera, azken urtean 13.800 pertsonak eman dute izena Euskadiko langabetuen zerrendetan.

Ondorioz, laugarren hiruhilekoan, langabetuen kopurua 104.200 pertsonetakoa dela kalkulatzen da. Lurraldeka, Bizkaiak % 10,6ko langabezi tasa dauka, Arabak % 10,4koa eta Gipuzkoak % 8,7koa.

Okupazioaren jaitsierak gizonezkoengan izan du eragina, batez ere, aurreko hiruhilekoan baino 11.300 okupatu gutxiagorekin. Emakumezkoen kasuan, 6.600 okupatu gutxiago daude. Jaitsierak hiru lurraldeetan izan dira; Bizkaian 10.900 lanpostu gutxiago daude, Gipuzkoan 5.200 gutxiago eta Araban 1.800 gutxiago.

Sektoreka

Zerbitzuen sektoreak 12.300 enplegu galdu ditu, eraikuntzak 4.300 eta industriak 2.000. Nekazaritzak, ostera, 700 enplegu berri sortu ditu 2010eko laugarren hiruhilekoan.Okupazioari edo 16 eta 64 urte bitartean lanean dauden pertsona kopuruari dagokionez, tasa % 64,6an da, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu baxuago. Tasa hori % 70,6koa da gizonezkoen kasuan eta 58,5ekoa emakumezkoen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Eustat