Gizartea -

Astezkenean atxilotu zuten

Willy Toledo, baldintzapean aske

Aktoreak ez die epailearen galderei erantzun, eta salatu du atxilotuta egon den 20 orduetan ez diotela abokatua ikusten utzi.

Toledo, epaitegitik ateratzean. EFE
Willy Toledo aktorea. Argazkia: EFE
Willy Toledo baldintzapean aske geratu da

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Willy Toledo aktorea baldintzapean aske —fidantza eta kautelazko neurririk gabe— geratu da ostegun honetan, Madrilgo 11. zenbakiko Instrukzio Epaitegian azaldu ostean.  Epaileak atxilotzeko agindua eman zuen, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aktorearen aurka jarritako salaketa baten harira deklaratzera birritan deitu eta bertan azaldu ez zelako. Sentimendu erlijiosoak ustez iraintzeagatik salatu zuten aktorea.

Aktoreak ez du deklaratu nahi izan, eta defentsa abokatuak egindako galderei erantzun die bakarrik. Hala, Endika Zulueta abokatuak bere garaian aurkeztutako idatzian jasotakoak berretsi ditu. Toledoren esanetan, ez du deliturik egin, eta, beraz, "ez da beharrezkoa ezein epaileren edo fiskalen aurrean agertzea".

Aktorea atzo arratsaldean atxilotu zuten, Madrilen.

Epaitegitik ateratzean egindako adierazpenetan, atxilotuta eduki duten 20 orduetan abokatua ikusteko aukerarik ez duela izan salatu du. "Irregulartasun bat da, salatu nahi nuen", erantsi du.

Jasaten ari den "jazarpen judizial eta mediatikoa" ere kritikatu du aktoreak. "Zoroen elkarte batek Jainkoari kaka egiteagatik salatu nau. Bada, jakin dezatela, hori egiten jarraituko dut eurek umeak bortxatzen jarraitzen duten bitartean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril