Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek labanaz eraso dio bikotekideari Ibarran
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute homizidio saiakera leporatuta. Erasoaren ondorioz, emakumeak zauriak ditu esku batean. Udalak eta talde feministek elkarretaratzea deitu dute 19:00etarako.
EITB.EUS
Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ibarran, bikotekideari labana batekin erasotzea egotzita. Homizidio saiakera delitua leporatzen diote. Emakumeak zauriak ditu esku batean. Talde feministek eta Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadi irratiari baieztatu dionez, erasoa atzo goizeko hamaikak aldera gertatu zen, Ibarran.
Etxean bertan atxilotu zuten, eta datozen egunetan igaroko da epailearen aurretik.
Ibarrako Udalak, Samalda talde feministak eta Kaxkubi Ibarrako emakume taldeak elkarretaratzea deitu dute Ibarrako plazan, 19:00etan, "Ibarran ere erasorik ez erantzunik gabe" lelopean.
_______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.