Gizartea -

Indarkeria matxista

Edozein ukitu sexu-abusua dela ebatzi du Auzitegi Gorenak

Honenbestez, jokabide horiek sexu-abusu delituak direla erabaki du Auzitegi Gorenak epai batean, beraz, sei hilabete eta bi urte arteko espetxealdiekin zigortu beharrekoak.

Sexu-eraso baten aurkako protesta Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Sexu-eraso baten aurkako protesta Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Sexu-eraso baten aurkako protesta Donostian. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desira sexuala asetzeko asmoarekin baimenik gabe egiten den edozein ukitu sexu-abusu delitu bat dela erabaki du Auzitegi Gorenak, ez bortxa arina.

Jokabide horiek sexu-abusu delituak direla erabaki du Auzitegi Gorenak epai batean, beraz, sei hilabete eta bi urte arteko espetxealdiekin zigortu beharrekoak. Bestalde, bortxa arinak hiru hilabete eta bi urte arteko kartzelaldiarekin zigortzen dira.

Tipo penalak ukitu osagai objektiboa izan edo beste baldintza batzuk bete behar dituela gogorarazi du aretoak.

Kordobako Lurralde-auzitegiak gizon bat absolbitu zuen, eta emakumeak epaiari helegitea aurkeztu zion sexu-abusua egotzita. Gorenak errekurtsoa atzera bota, baina irizpidea finkatu du sententzian. Hala ere, auzi honetan doktrina berria aplikatzerik ez dagoela argitu du, frogatutako gertakariek ez dituztelako datu faktiko zehatzak argitasunez adierazten, delitua leporatzeko.

Gertakariak Villanuevako (Kordoba) taberna batean jazo ziren 2015eko abuztuan. Akusatuak emakumearen bularraldea eta gerria igurtzi zituen une batez, emakumeen komunean giltzak jasotzen ari zenean, bertara arte jarraitu eta barrura sartzen saiatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Auzitegi Gorena Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak gaur