Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu egin dute Bilbon ustez emaztea hil duen gizona, Mutrikun

Bi alaba txikiak aurrean zirela hil ei du gizonezkoak emaztea.

Ollerias kalea
Ollerias kalea
Ollerias kalea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak atxilotu egin du astearte honetan Bilbon emaztea ustez hil duen gizona, Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez.

ETBk jakin izan duenez, ustezko hiltzailea lagun baten etxean zegoen, eta Ertzaintza ikusi duenean leihotik salto egin du. Horren ondorioz, zauriak egin ditu eta Mendaroko Ospitalera eraman behar izan dute.

Biktima, Maguette Mbeugou, 25 urteko ama gaztea zen, eta bi alaba txikiak aurrean zeudela hil du senarrak.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, Ertzaintzak Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakiko etxe batean topatu du gorpua, 13:30ean alerta dei bat jaso ondoren. Hilotzak indarkeria zantzuak ditu.

Jarraian, Ertzaintzak biktimaren senarra bilatzeari ekin dio, inork ez baitzekien non zegoen, eta 19:00ak aldera Mutrikun atxilotu dute.

Agentziek ikerketako iturriak aipatuta zabaldu dutenez, gizonezkoak labanaz hil du emaztea. Hainbat labankada eman dizkio.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Mutriku Matxismoa Krimenak azken ordukoa