Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekide ohiari eraso eta herio-mehatxua egin dio Urnietan

Erasotzailea atxilotu eta espetxera bidali dute dagoeneko. Gizonak emakumeari ukabilkadak eta ostikoak eman dizkio. Gainera, labana batekin herio-mehatxua egin dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du astearte honetan, bikotekide ohiari arma zuriarekin eraso eta herio-mehatxua egin ondoren, Urnietan (Gipuzkoa). Epaileak espetxera bidali du jadanik.

Biktimak aurkeztutako salaketaren arabera, gertakariak 04:00ak aldera jazo dira Urnietako etxebizitza batean.

Ordu horretan, emakumeak eta bikotekide ohiak eztabaida bat hasi dute, eta gizonak eraso egin dion ondoren. Ukabilkadak eta ostikoak eman dizkio.

Biktimak laguntza eskatu du, baina erasotzaileak labana batekin herio-mehatxua egin dio, bizilagunek oihuak entzutea eragozteko.

Hala ere, bizilagun batek Ertzaintzari abisua eman dio. Ertzainak berehala bertaratu dira biktimaren etxean. Etxebizitza barruan oihuak entzun ondoren, ertzainek atea jo dute.

Aurrekari ugari

Etxe barruan sartu eta gizonezkoa identifikatu dute ertzainek. Erasotzaileak aurrekari ugari ditu, eta ezaguna zen. Biktima armairu baten barruan aurkitu dute, odoleztaturiko eskuoihal batekin. Biktimak azaldu duenez, erasotzaileak ezkutatzera behartu du.

Jarraian, ertzainek osasun-zerbitzuen laguntza eskatu eta ustezko erasotzailea atxilotu dute. Atxilotuak ertzainei aurka egin die. Ertzaintzak gizona epailearen esku jarri du, eta honek kartzelara bidali du.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Urnieta Albisteak Matxismoa Feminismoa