Gizartea -
Erakundeen arteko liskarra
Aldundia, metroko anezkaren gatazka 'bihar' bertan konpontzeko prest
Epaitegietan amaitu baino nahiago dute elkarrizketari eutsi eta arazoari aurre egiteko Bizkaibuseko programa kontratuak Metroko zerbitzuetara moldatzeko proposamena egin dute.
Erredakzioa
Galdakaoztarrak Metrora gerturatzeko autobus zerbitzuaren gatazka dela eta, Pilar Ardanza, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Diputatuak adierazi du, epaitegietara jo baino nahiago duela elkarrizketari heldu eta arazoa "bihar" bertan konpon dadin Bizkaibusen programa-kontratuak aldatzeko proposamena egin du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan emandako prentsaurrekoan, Ardanzak esan du, Metro Bilbaok Galdakaon ezarritako autobus zerbitzua eten duela, Metrok 2016a arte eskatutako lizentziak "aldi baterako" ezartzen den baimena gainditzen duelako eta Bizkaibus enpresak antzeko ibilbidea egiten duelako.
Hala, gatazkari aurre egiteko Bizkaibus enpresarekin hitzartuta duten kontratua metroaren beharretara moldatzea proposatu du. Pilar Ardanzaren esanetan "bihar konpondu daiteke".
Bere ustetan, Metro Bilbaok "atzera egin behar du", baina epaitegietan amaitu baino elkarrizketari heltzea nahiago duela gaineratu du.