Gizartea -

Vitoria-Gasteiz

Araba Euskaraz 2019ren leloa eta logoa aurkeztu ditu Armentia Ikastolak Gasteizen

Gertutasuna adierazten dute Arabako ikastolen jaialdirako prestatutako leloak eta logoak.

Araba Euskaraz 2019ren aurkezpena Gasteizen. Argazkia: Araba Euskaraz
Araba Euskaraz 2019ren aurkezpena Gasteizen. Argazkia: Araba Euskaraz
Araba Euskaraz 2019ren aurkezpena Gasteizen. Argazkia: Araba Euskaraz

EITB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Gertu’ izango da ekainaren 16an Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz 2019ren leloa. Jaialdiaren helburua gertu egotea dela azaldu zuen Armentia ikastolaren zuzendariak, Liher Larreak, atzoko aurkezpen prentsaurrekoan, Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian. Logoak mezu berdina transmititzen du; karratu baten barruan dauden bi geziren bitartez irudikatu dute ideia hori.

Larrearen esanetan, leloak zein logoak adierazten duten gertutasun hori gizarteko hainbat esparrutan lortu nahi du ikastolak; euskararen erabileran, Gasteizko euskalduntze prozesuan eta berdintasunean, besteak beste.

Plangintza kulturala osatzear egon arren, labean dituzten proiektuak eta ideiak hurrengo hilabeteetan ezagutaraziko dituztela iragarri zuen Larreak.

Ikastolako zuzendariak Araba Euskaraz aurten antolatzearekin oso pozik daudela esan zuen, euskararako urte garrantzitsua delako Araban. Izan ere, hiru egitasmo garrantzitsuren protagonista da lurraldea: euskaraldia, Korrika eta Araba Euskaraz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Araba EAE albisteak Araba Euskaraz Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa