Gizartea -

Zientzia

‘UPV/EHU Itsasoan’ jardunaldiak itsas biologia ikertuko du era interaktibo batean

‘UPV/EHU Itsasoan’ ekitaldi tematikoa 2018ko Zientzia Astearen atarikoa izango dela esan du Nekane Balluerka errektoreak. Zientzia Astea azaroaren 7tik 11ra bitartean egingo dute aurten.

Zientzia Astea 2018ren ekintza tematikoa Bilbon: ‘UPV/EHU Itsasoan’. Argazkia: EHU
Zientzia Astea 2018ren ekintza tematikoa Bilbon: ‘UPV/EHU Itsasoan’. Argazkia: EHU
Zientzia Astea 2018ren ekintza tematikoa Bilbon: ‘UPV/EHU Itsasoan’. Argazkia: EHU

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak itsasoa era bisual eta interaktibo batean ikertuko du 2018ko Zientzia Astean, ‘UPV/EHU Itsasoan’ ekitaldi tematikoaren bitartez; Nekane Balluerka errektoreak prentsaurreko batean adierazi duenaren arabera. Zientzia Astea azaroaren 7tik 11ra egingo dute aurten.

Itsas biologiaren hainbat aspektu ezagutu ahalko dira ekimen horren bidez, itsas kutsaduraren, itsasontzi bidaldien eta energia berriztagarrien ondorioez gain.

‘UPV/EHU Itsasoan’ jaurnaldiaren ekintzen artean, itsas animalia handien erreprodukzioak eta energia berriztagarria sortzeko hainbat gailuren maketak (eskalan) izango dira ikusgai Bizkaia Aretoan antolatuko den erakusketa batean. Horrez gain, itsas bidaiak egiteko simulagailu bat egongo da.

Bilboko Itsas Museotik gertu, ‘Saltillo’ belaontzia bisitatu ahalko da Mikel Lejarza EHUko irakasle eta kapitainarekin.

Asteburuetan, itsas poluzioa eta ilustrazio zientifikoa jorratuko dituzten doako tailerrak antolatuko ditu unibertsitateak ume eta gazteentzat, Bilboko Itsas Museoan eta Bizkaia Aretoan.

Gainera, zazpi probako ginkana bat egingo dute Abandoibarreko pasealekuan, eta sariak zozkatuko dituzte proba horiek gainditzen dituzten pertsonen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? EHU Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia berriak Eusko Ikaskuntza gaur